Antilla hondartza garbitu dute auzolanean

Karkara 2019ko mai. 25a, 14:36

Gaurkoan plastiko txikiak jaso dituzte bertaratu diren 30 herritar inguruk. 

Orioko Surf Taldearen eta Herrio Natur taldearen eskutik, Orioko Antilla hondartza auzolanean garbitu dute gaur goizean 10:30ean hasita. 

Aurten plastiko txikiak jaso dituztela azaldu dute antolatzaileek, eta horretarako, salabardoa, pala eta sarea eraman dituzte herritarrek. Lanak amaitu ostean, hamaiketakoa izan da parte hartzaile guztientzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide