Irudietan: Orientazio proba egin zuten atzo herriko haur eta gaztetxoek

Karkara

Kukuarri Astearen barruan, orientazio proba antolatu zuen atzo Talai Mendi elkarteak GOT taldearen laguntzarekin. Bakarka, familian edo taldean parte hartzeko aukera izan zen. Haur eta gaztetxo ugari bildu ziren arduradunekin batera parte hartzeko asmoz. Bestalde, gaur arratsaldean 21:30ean Menditour film-emanaldia izango da Kultur Etxean.

Atzo Talai Mendik antolatutako orientazio proban 21 taldek eman zuten izena eta ia 100 ume elkartu ziren. Aurten 45 minutu zituzten balizak aurkitu eta ahalik eta puntuazio gehiena lortzeko. Olaskoagatarrak izan ziren 21 puntu lortu zituztenak eta atzetik 20 punturekin, beste 3 talde: Orioko bostak, Oinez-oinez eta Bost onenak. Merienda goxoaren ondoren oparien zozketa izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide