San Martin bidea itxita izango da bi egunez, farola berriak jartzeko lanak aurreratu bitartean

Karkara

Bihar hasiko dira lanak goizeko lehen orduan.

Udalak eguzki-farola berriak instalatuko ditu San Martin bidean, Lizargateberritik San Martin ermitaraino eta,  ondorioz, bidea itxita egongo da bihartik hasita, farolen oinarriak egin arte. Oinarri horien instalazioa bi edo hiru egunetan bukatuko dela aurreikusten du Udalak; beraz, bidea itxita izango da ostiralean, larunbatean eta, beharbada, astelehenean.

Lanak bihar, maiatzaren 24an hasiko dira, ostiralarekin, goizeko lehen orduan eta bidea itxita izango da geroztik. Bertako bizilagunek eta San Martin erretegiko hornitzaileek pasatzeko aukera izango dute; baina gainontzekoek itxita aurkituko dute bidea.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide