Beste urte batez, maiatzaren 31n, larunbatarekin, Tolosako Bisigu eta Sagardo Festa izango da ekainaren 2ra bitartean. Bertan izango Katxiña eta Xixario erretegietako ordezkariak parrilako lanak egiten, 300 bisigu erreko dituzte, eta Orio estilora zerbitzatu. Menua, antxoekin, tomate eta hegaluze entsaladarekin, Nafarroako zainzuriekin eta Bixigoxo postrearekin osatuko dute. Edaritarako, ardo eta txakolinaz gain, aurten Tolosaldeko sagardo guztiak izango dira, aukeran.
Bisuguaren Menu hori dastatzeko txartelak salgai dira. Tolosaldea Tour turismo bulegoan eskura daitezke, edo telefonoz (943 697 413) edo posta elektronikoz
(tour@tolosaldea.eus) erreserbatu, 55 euroko prezioan.