Antilla hondartza auzolanean garbituko dute larunbatean

Karkara 2019ko mai. 22a, 17:00

Aurten ere Orioko Antilla hondartza taldean garbitzeko dei egin dute Orioko Surf Taldeak eta Herriok. Plastiko txikiak jasoko dituzte, eta lanak amaitu ostean, hamaiketakoa izango da.

Orioko Surf Taldearen eta Herrio Natur taldearen eskutik, Orioko Antilla hondartza auzolanean garbituko dute larunbat honetan, maiatzak 25. 10:30ean jarri dute hitzordua, eta bertaratzeko dei egin diete herritarrei.

Aurten plastiko txikiak jasoko dituztela azaldu dute antolatzaileek, eta horretarako, salabardoa, pala eta sarea eramateko eskatu diete garbiketan parte hartuko dutenei. Lanak amaitu ostean, hamaiketakoa izango dela iragarri dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide