Arkupek kortesiazko aterkiak eta poltsa berrerabilgarriak jarriko ditu bezeroen eskura

Karkara

Merkatari elkarteko kide Itziar Oliden Arkupeko aterkiarekin.

Ekainaren 6an eta 7an telazko poltsa berrerabilgarriak banatuko ditu Arkupek bezeroen artean.

Arkupe elkarteak herriko dendetan erosteko eta tabernetan kontsumitzeko ohitura sustatu nahi du oriotarren artean, eta horretarako hainbat ekimen egingo dituzte urtean zehar. Ekainaren 6an eta 7an esaterako, telazko poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte bezeroen artean.

Horrez gain, elkarteko establezimenduetan kortesiazko aterkiak ere jarriko dituzte eskuragarri, norbaitek beharko balu erabili ditzan. Ondoren, Arkupeko edozein dendetan entregatu ahalko dira aterkiak.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide