Udako lanpostuetarako hautaketa-proben emaitzak argitaratu ditu Orioko Udalak

Karkara 2019ko mai. 21a, 15:00

Udan zenbait lanpostu publiko betetzeko deialdia egin zuen Orioko Udalak, eta parte hartzaileek hautaketa-probak egin dituzte dagoeneko. Gaur jakinarazi dute nork beteko dituen deialdian barnebildutako hainbat postu.

Orioko Udalak udako lanpostuen deialdi publikoa egin zuen apirilaren 10ean, eta izen-ematea ireki zuen. Hain zuzen ere, ondorengo postuak betetzeko eskaintza egin zuen:

  • Antilla hondartzako kabinen garbitzailea: bi lanpostu
  • Kanpineko komunen garbitzailea: lau lanpostu
  • Udaltzain laguntzailea: lau lanpostu
  • Txu-txu trenaren gidaria: lanpostu bat
  • Kanpineko zaindaria: lanpostu bat
  • Turismo bulegorako harreragilea: lanpostu bat

Izena eman eta deialdian parte hartu dutenek hautaketa-probak egin dituzte dagoeneko. Orioko Udalak gaur, asteartea, argitaratu ditu probetako zenbait emaitza; azaldu du "probetako emaitzak aztertu ondoren" eta "epaimahai kalifikatzailearen proposamenez" hartu dutela erabakia, bakoitzak lortutako puntuazioak kontuan hartuta.

Hala, momentuz, ondorengo pertsonek eskuratu dituzte lanpostuak:

  • Antilla hondartzako kabinen garbitzailea: Francisco Jose Bravo Santamaria eta Manuel Lasarte Ventas. Ordezkoak: Olatz Egia Etxaburu eta Maria Teresa Mancisidor Perez.
  • Kanpineko komunen garbitzaileak: Larraitz Lazkano Alday, Olatz Egia Etxaburu, Maria Teresa Mancisidor Perez eta Manuel Lasarte Ventas. Ordezkoak: Aizpea Ubegun Manterola eta Oihana Ostolaza Larrañaga.
  • Kanpineko zaindaria: Iker Zumeta Mendizabal. Ordezkoa: Iker Ostolaza Sorreluz.
  • Udaltzain laguntzailea:k: Julen Illarramendi Arruti, Manex Barrenetxea Oliden eta Janire Urkizu Uranga. Ordezkoak: Nacor Marquez Mancisidor eta Oihana Ostolaza Larrañaga.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide