Bihar izango da Txurrumuskiren udako ekintzetan izen emateko lehen eguna

Karkara 2019ko mai. 17a, 15:00

11:00etatik 12:30etara bitartean izango da izen ematea Gaztelekuan.

Bihar, maiatzaren 18an, larunbatarekin,  Txurrumuskiren udako ekintzetan izena emateko lehen eguna izango da,11:00etatik 12:30etara bitartean, Gaztelekuan. Larunbatean bertaratu ezin dutenek, maiatzaren 22an, asteazkenarekin izena emateko azken aukera izango dute 18:00etatik 19:30etara bitartean.

Txurrumuskik uda parterako hainbat ekimen antolatu ditu. Alde batetik, uztailaren 1etik 30era Uda Txokoa eta Udaleku Irekiak egingo dituzte, HH2tik LH6. maila bitarteko haurrentzat. Bestetik, abuztuaren 1etik 14ra Gazte Abenturak antolatu dituzte, LH 3-6 maila arteko gaztetxoentzat. Abuztuan plazak mugatuak izango dira, beraz, parte hartu nahi dutenek, ahal duten azkarren eman beharko dute izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide