Egun pasa egin dute Zaragueta Eskolako gaztetxoek

Karkara

Donostian izan dira Herri Eskolako ikasleei antzezlana eskaintzen.

Joan den maiatzaren 14an Orioko Zaragueta Ikastetxeko LH3 eta LH4. mailako ikasleek egun pasa egin zuten. Lehendabizi, Igeldoko Herri Eskolako ikasleei antzezlan bat eskaini zieten eta ondoren, Donostiako Ondarreta hondartzan bazkaldu eta jolasean aritu ziren. Bukatzeko, Haizearen Orraziaren eskulturapean izan ziren haizearen zirimolak sortzen zuen ikuskizuna ikusiz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide