Herri bazkaria antolatu dute Ikastola Egunean

Karkara 2019ko mai. 17a, 12:00

Ikastolako komunitatea osatzen dutenen arteko harremanak estutzea dute helburu antolatzaileek.

Ekainaren 15ean, larunbatarekin, Ikastolaren Eguna dela eta, herri bazkaria antolatu dute. Iaz aspaldiko partez ekimen hau berreskuratzea erabaki zuten; Ikastolako komunitatea osatzen dutenen arteko harremanak estutzeko, komunitate izaera indartzeko eta herrira etorri diren guraso berriak beste gurasoekin sozializatzeko...Ikastola Eguna konfiantzazko giro alaian elkarrekin ospatu nahi dute antolatzaileek.

Horretarako bi menu prestatu dituzte: helduentzat, 15€ tan, entsalada, enbutidoak edo patea, oilasko-errea, postrea, kafea eta edariak. Eta haurrentzat, 10€tan, kroketak, hanburgesa eta izozkia. Bazkaltzeko txartelak idazkaritzan eta pergolan (Bittor) salgai izango dira, txartelak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 31a izango da, gehienez 500 txartel jarriko dira salgai.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide