Balearen Eguna ospatu dute Zaraguetako haurrek

Karkara

Balearen Plazan izan ziren Zaraguetakoak. (Zaragueta Herri Eskola)

Atzo, maiatzak 14, izan zen Orioko Balearen Eguna. Ospakizun jardueren barruan, Balearen Plazan eta Orioko Eguneko Zentroan abestu zuten Zaragueta Herri Eskolako haurrek eta irakasleek.

Orioko Balearen Eguna izan zen atzo, maiatzak 14, eta ospakizunetan murgildu ziren Zaragueta Herri Eskolako haurrak eta ikasleak. 10:00etan Balearen Plazara joan ziren, "ilusioz beteta zapia lepoan", eta hainbat abesti kantatu zituzten; besteak beste, Balearen bertsoak, Orioko zuluan eta Bertso txiki bat. Karramarroen dantza ere egin zuten, eta jarraian, hamaiketakoa izan zuten.

Orioko Eguneko Zentrora bertaratu ziren ondoren, eta han ere kantu artean eman zieten jarraipena ospakizunei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide