Urtero bezala, 1943an jaiotakoek lagun arteko bazkaria egingo dute ekainaren 1ean, larunbatarekin. Aurten 38 urte beteko dira bazkaria antolatzen hasi zirenetik.
14:00etan izango da bazkaria Sarasua erretegian, ordu erdi bat lehenago juntatuko dira denak plazan, 13:30ean.
Izena emateko, Fernando Larrañagari deitu behar zaio (943 832 666) maiatza amaiera baino lehen.