Santander hirira irteera antolatu du Zaharren Babeslekuak

Karkara 2019ko mai. 14a, 10:22

Santander hiria. (Turismo Cantabria)

Ekainaren 10ean jarriko dituzte txartelak salgai, 16:00etatik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan.

Orioko Zaharren Babaslekuak irteera antolatu du ekainaren 26rako. Oraingo honetan Kantabriako Santander hiria ezagutuko dute. 08:30ean irtengo dira Orioko autobus geltokitik, eta bazkalaurretik denbora librea izango dute Santander hiria ezagutzeko. 

14:00etan bazkaria egingo dute Querida Margarita jatetxean, eta hurrengoa izango da menua: Entsalada tradizionala, mendrezka eta ahuakatearekin, legatz-solomoa labean erreta patata marinerekin, tenperatura baxuan egindako arkumea, marrubiak natarekin, edariak eta kafea.

Irteeraren prezioa 35 eurokoa izango da, eta ekainaren 10ean jarriko dituzte txartelak salgai, 16:00etatik 18:00etara. Zaharren Babeslekutik jakinarazi dute, autobuseko plazak zozketa bidez esleituko direla.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide