Mintzalagun Programaren barruan, bisita gidatua antolatu dute Orion larunbaterako

Karkara 2019ko mai. 13a, 18:10

"Orioko inguruak hobeto ezagutzeko" egingo dute bisita, Urola Kostako Mintzalagun Programaren barruan. Izen-ematea aldez aurretik egin beharko dute parte hartzaileek.

Orioko AEK-k jakinarazi duenez, Urola Kostako Mintzalagun Programaren barruan, bisita gidatua antolatu dute Orion larunbaterako, maiatzak 18. 10:30ean emango diote hasiera, Orioko plazan, eta jarraian elkar ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

Interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, 625 485 215 telefono zenbakira deituta. Izan ere, plazak mugatuak dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide