2019ko udal hauteskundeak

Orioko EH Bilduk hasiera eman dio hauteskundeetako kanpainari

Karkara

Gaur hasi da hauteskundeetako kanpaina. (Orioko EH Bildu)

Gaur da hauteskundeetako kanpainaren lehen eguna, eta Orioko EH Bilduko kideek kartelak jarri dituzte herriko kaleetan.

Maiatzaren 26an egingo dituzte udal eta foru hauteskundeak, eta Orioko EH Bilduk dagoeneko aurkeztu ditu udal hauteskundeetarako hautagaiak. Taldea "ongi prestatua, balio handikoa, ilusioz betea eta konprometitua" dela azaldu dute koalizioko kideek, eta Anuska Esnal alkategaiaren arabera, zazpi hilabete inguru daramate lanean, "elkar aberasten eta ikasten".

Gaur, ostirala, Orioko EH Bilduk hasiera eman die kanpainaren barruan antolatutako egitasmoei, eta kartelak jarri dituzte herriko kaleetan. Maiatzaren 19an, igandea, EH Bilduren Gipuzkoa mailako ekitaldi nagusia izango da Donostian. Gipuzkoako alkategai guztiak bertaratuko dira, Anuska Esnal barne.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide