2019ko udal hauteskundeak

Orioko EAJk bihar aurkeztuko ditu udal hauteskundeetarako hautagaiak

Karkara

EAJ-PNVk bihar aurkeztuko ditu hautagai guztiak. (Orioko EAJ-PNV)

Aurkezpen ekitaldian hitza hartuko dute Lourdes Salsamendi Orioko alkategaiak eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak.

Maiatzaren 26an izango dira udal eta foru hauteskundeak. Orioko EAJ-PNV alderdiak bihar, ostirala, aurkeztuko ditu udal hauteskundeetarako hautagai guztiak. 10:30ean emango diote hasiera aurkezpen ekitaldiari, Orioko plazan.

Alderdiko kideek iragarri dutenez, hitza hartuko dute Lourdes Salsamendi alkategaiak eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide