Gaur itxiko dute Mendi Lasterketan izena emateko epea

Karkara 2019ko mai. 9a, 12:30

Larunbatean egingo da Orioko Mendi Lasterketa, Orio inguruko mendialdean barrena. Gaur, osteguna, itxiko dute probarako izena emateko epea.

Larunbat honetan, maiatzak 11, Orioko Mendi Lasterketa jokatuko dute, Orioko Herri Ikastolaren eskutik. 16:00etan emango diote hasiera probari, eta Orio inguruko mendialdea zeharkatuko dute korrikalariek. Berrikuntza modura, bi ibilbide desberdin izango dira aurten; 11 kilometrokoa eta 22 kilometrokoa.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaur, osteguna, itxiko dute lasterketarako izen ematea. Ondorengo webgunean eman daiteke izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide