'Kaosa eta dilistak' jaialdia antolatu dute Etxeluzen

Karkara 2019ko mai. 9a, 09:00

Musika, jolasak eta dilistak uztartuko dituzte Etxeluze Gaztetxean, ekainaren 1ean. Kontzertu sorta izango da iluntzean hasita: bederatzi talde taularatuko dira.

Kaosa eta dilistak izenburupean, jaialdia antolatu dute Orioko Etxeluze Gaztetxean ekainaren 1erako, larunbata. 12:00etan emango diote hasiera dilista txapelketari; parte hartzaileek gaztetxean bertan sukaldatu beharko dute, eta antolatzaileen esanetan, bakoitzak eraman beharko ditu eltzea, kanpin gasa eta barazkiak. 14:00etan izango da herri bazkaria, borondate truke, eta jarraian, jolasak egingo dituzte. Txapela jantzita eramateko eskatu dute antolatzaileek.

20:00etatik aurrera kontzertuak hasiko dira Etxeluzen, eta guztira, bederatzi talde taularatuko dira: Lokuria, Managaitz, Disasko, Peëdog, Saña, Polikarpa y Sus Viciosas, Kamorräh, Cult Of Misery eta Polemika.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide