Kiroldegiko Aktibatu taldeak hondartza inguruan komun publikoak jartzeko eskatu dio udalari

Karkara 2019ko mai. 8a, 14:30

Eskaeran azaldu dutenez, udan hondartzako kabinak irekita egoten badira ere, neguan ez dago komun publikorik hondartzan.

Orioko Karela Kiroldegiko adinekoen AKTIBATU taldeak Antilla hondartzan komun publikoak jartzeko eskaera egin dio Orioko Udalari. Eskaeran azaldu dutenez, hondartza herrigunetik urrun dago, eta sarritan komunera joateko beharra sentitzen dute adineko pertsonek hondartza inguruan. "Izan ere, udan kabinak irekita egoten dira, baina neguan ez dago komun publikorik inguruan".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide