Sendavivara irteera antolatu du Txurrumuskik

Karkara 2019ko mai. 8a, 13:30

Ekainaren 16an izango txangoa, eta LH 3-6 maila arteko ikasleek parte hartu dezakete. 

Txurrumuski aisialdi elkarteak irteera antolatu du Sendaviva parkera ekainaren 16rako, eta LH 3-6 maila arteko ikasleak bertan parte hartzera animatu dituzte. Ekainaren 16an izango da.

Txangoa 20 euro kostako da, eta bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 2ra bitartean zabalik izango dute izena-emateko epea, Gaztelekuan. Izena-ematerakoan ordain agiria, osasun txartelaren kopia, izena-ematea orria beteta eta Gaztelekuan eskuratu daitezkeen baimenak sinatuta entregatu beharko dira.

Hurrengoa da ordainketa egiteko kontu zenbakia: 3035-0182-15-1820025099.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide