Egoitz Eizagirre, hirugarrena Gipuzkoa Bertsotan faseko Idiazabalgo saioan

Karkara 2019ko mai. 7a, 19:00

Hirugarren postua eskuratu du Idiazabalen Egoitz Eizagirre oriotarrak. (Bertsozale Elkartea)

Pasa den asteburuan izan dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko lehen lau saioak. Idiazabalen hirugarren egin zuen Eizagirre oriotarrak, 303,5 puntu eskuratuta.

Larunbatean, maiatzak 4, eman zioten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseari; Gipuzkoa Bertsotan. Asteburuan jokatu dituzte lehen lau saioak, Asteasun, Idiazabalen, Anoetan eta Orion. Idiazabalen sei bertsolarik abestu zuten, eta bertan izan zen Egoitz Eizagirre oriotarra.

Unai Muñoak irabazi zuen saioa, 329 puntu lortuta, eta Oier Aizpuruak biharren egin zuen, bi puntuko aldearekin. Eizagirrek, 303,5 punturekin, hirugarren postua eskuratu zuen. Hala, honela gelditu zen sailkapena:

  1. Unai Muñoa Amondarain: 329
  2. Iker Ormazabal Ojeda: 325
  3. Egoitz Eizagirre Aduriz: 303,5
  4. Txomin Azpiroz De Pedro: 288
  5. Imanol Albizu Gurrutxaga: 268,5
  6. Iker Letamendia Barandiaran: 254,5

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide