Hondartzako farolak ari dira margotzen

Karkara 2019ko mai. 8a, 08:30

Urola Kostako Udal Elkarteko brigadako kideak ari dira lanak egiten, "eguraldi ona aprobetxatuta". Orioko hondartzako kaleargi guztietako zutoinak margotuko dituzte.

Lan horiei heldu aurretik, Orioko frontoia margotu dute, bi metroko altuerara arte. Udalak azaldu duenez, "oso hondatuta" zeuden aurreko eta ezkerreko paretak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide