Bideoa: Ruben Iglesias hezkuntzaren inguruan aritu da Plaza Hutsa ekimenean

Karkara

Plaza Hutsa proiektuaren barruan, 'Behetik gorako eraikuntza' saioan parte hartu du Ruben Iglesias oriotarrak, Arantxa Urberekin batera.

"Nor bere esparruan" hezkuntzan "burubelarri" arituak dira biak, eta "etorkizuneko hezkuntza-sistemak behar duen bultzadaz" hitz egin dute. Orioko Curriculumaren sorkuntza prozesuan parte hartu zuen Iglesiasek, eta hezkuntzako beste hamaika alorretan egin du lan, hala nola, irakaskuntzan edota ikasleen ebaluazio-sistemaren lanketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide