Arraunetxeko pantalanak berritu ditu udalak

Karkara

12.000 euroko kostua izan dute berritze-lanek.

Orioko Udalak Arraunetxeko pantalanak berritu ditu egun hauetan. Lehengo pantalanek 20 urtetik gora zituzten, eta gainazaleko zura oso hondatuta zegoen dagoeneko. Berritze-lanen helburua irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan dela azaldu du udalak. Pantalanetan jarri duten gainazal berria ez da zurezkoa, material polimero batekin egindakoa baizik; beraz, hezetasunarekin ez dela ustelduko aurreikusi dute. Tratamendu berezi batekin landu dute pantalanaren gaineko aldea, ez labaintzeko.

Amilibia ontziolak egin ditu berritze-lanak, eta guztira, 12.000 euroko kostua izan dute, BEZa barne.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide