Salatxo Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean

Karkara 2019ko mai. 7a, 14:30

Arratsaldeko 19:30ean hasiko da emanaldia, Orioko elizan.

Salatxo Abesbatzak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, Kantuz eta Aiztondo abesbatzekin batera, Igor Arroyo zuzendariaren gidaritzapean. Organoan Josean Pascualek lagunduko die abesbatzei, eta bakarlari lanetan arituko dira Jose Javier Etxeberria Baritonoa eta Maddalen Pradera Sopranoa.

Kontzertua arratsaldeko 19:30ean hasiko da Orioko elizan; Gabriel Fauré-ren Requiem Op 48 eta Cantique de Jean Racin piezak eskainiko dituzte, besteak beste.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide