Orioko Bate Bizkorrak elkarteko gaztetxoak Asturiasko Gijon hirian izan dira Espainiako Sub16 Txapelketa jokatzen, eta bederatzigarren postuan sailkatu dira. "Talde oso gaztea joan zen Asturias aldera, txapelketa handietan eskarmenturik gabea, horregatik hasierako partidak zailak izan ziren jokalarientzat", aitortu dute OBBko kideek. Hala ere, larunbat arratsaldean garaipen "gozo" bat lortu zuten oriotarrek, E.M. Madrid taldearen aurka. "Partida oso parekatua izan zen, eta jokalariek azaldu zuten adorearen eta harmailetan zeuden gurasoen eta lagunen animoei esker partida irabaztea lortu genuen".
Taldeak lau egun pasa ditu Gijonen goi mailako Sofbola gertutik bizitzen eta asko ikasi dutela nabarmendu dute. "Primerako esperientzia izan da eta etorkizunerako gehiago entrenatzeko gogoarekin etorri dira denak".