Larunbatean egingo dute Orioko Mendi Lasterketa

Karkara

Bi ibilbide bereiztuko dituzte aurten, 11 kilometrokoa eta 22 kilometrokoa, eta Orio inguruko mendialdea zeharkatuko dute parte hartzaileek. Guztira, 550 pertsonak eman dezakete izena gehienez.

Orioko Herri Ikastolaren eskutik, datorren larunbatean, maiatzak 11, egingo dute Orioko Herri Lasterketa. Bi ibilbide izango dira aurten; 11 kilometrokoa eta 22 kilometrokoa, eta Orio inguruko mendialdea zeharkatuko dute parte hartzaileek. 16:00etan emango diote hasiera probari, eta Orioko Herri Ikastola izango da irteera eta amaiera puntua.

Antolatzaileek azaldu dutenez, guztira 550 pertsonak eman dezakete izena gehienez; 350ek ibilbide luzean eta 200ek motzean. Ostegun honetan, maiatzak 9, itxiko dute izen-emate epea. Momentuz, ondorengo webgunean egin daiteke inskripzioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide