Gaurtik hasi eta igandera arte Kukuarri Astearen zazpigarren edizioa egingo dute. Urtero bezala Talai Mendi elkarteak sei eguneko egitarau zabala antolatu du Kukuarri Egunerako motorrak berotzeko:
Gaur, maiatzak 21
17:00. Bizikletaz (edo oinez) Motondo inguruaren garbiketa, Herriko Plazatik abiatuta. Eskularruak eta poltsak Talai Mendik banatuko ditu, eta nahitaezkoa da bizikletan doazenek kaskoa eramatea.
Bihar, maiatzak 22
17:00- 20:00. Slackline Herriko Plazan.
Maiatzak 23, osteguna
17:00. Orientazio probarako izen-ematea Talai Mendiren lokalean.
17:30 Orientazio proba GOT taldearen laguntzarekin. Edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edo taldean.
Maiatzak 24, ostirala
21:30. Menditour film-emanaldia Kultur Etxean.
Maiatzak 25, larunbata
16:00- 19:30. Kiroldegiko rokodromoa adin guztietako haurrek erabiltzeko prestatuko da
16:00- 19:30. Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera izango da.
Maiatzak 26, igandea. Kukuarri eguna.
10:00. Irteera herrikoia plazatik.
11:00. Tontorreko gurutzean, elizkizuna. Ondoren, salda eta pintxo beroak.