Donostian galdu egin dute OBBkoek

Karkara

OBBkoek Orion izango dute hurrengo jardunaldia. (OBB)

Orioko Bate Bizkorrak taldekoek maiatzaren 1ean jokatu zuten Donostian, Atletico de San Sebastianen aurka. Etxean izango dute hurrengo jardunaldia, eta Projecte Gava taldekoekin neurtuko dituzte indarrak.

Orioko Bate Bizkorrak taldekoek jardunaldia izan zuten Donostian maiatzaren 1ean, asteazkena. Atletico de San Sebastianen aurka aritu ziren, eta bi partidak galdu zituzten oriotarrek. Lehen saioan 4-1 gailendu ziren etxekoak, eta bigarrenean 1-0 markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka. Jardunaldi gazia, beraz, OBBkoentzat.

Hurrengo partida Orion jokatuko dute, eta Projecte Gava taldea izango dute parez pare.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide