'Mendi lasterketetarako nutrizioa' hizpide izango dute hilaren 8an, Karela kiroldegian

Karkara

2017ko Orioko Mendi Lasterketako irudia. (Luisbixki)

Asteazkenean, 19:30etik aurrera, kirolean eta elikaduran aditu den Itziar Olasagastik Mendi lasterketetarako nutrizioa hitzaldia eskainiko du. 

Hilaren 11n, Orioko Mendi Lasterketa jokatuko da Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Horren harira, Orioko Karela Kiroldegiak hitzaldi berezia antolatu du maiatzaren 8rako, asteazkenarekin. 19:30ean hasita, kirolean eta elikaduran aditu den Itziar Olasagastik Mendi lasterketetarako nutrizioa hitzaldia eskainiko du.

Kiroldegiko bazkideek doan parte hartu dezakete hitzaldian, eta bazkide ez direnek hiru euro ordaindu beharko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide