Orioko Kros Txikia izango da hilaren 18an, Zaragueta Eskolak antolatuta

Karkara 2019ko mai. 3a, 10:15

Orioko Kros Txikia

Kros Txikian HH 2 eta LH 6. maila bitarteko haur eta gaztetxoek parte hartu dezakete.

Orioko Kros Txikia antolatu du Zaragueta Herri Eskolak hilaren 18rako, larunbaterako; goiz-eguerdi partean izango da kirol hitzordua, 11:00etan hasita. Aurten hamargarren edizioa izango da, eta urteurren borobila ospatzeko herriko haurrak lasterketan korrika egitera animatu dituzte antolatzaileek. HH 2 eta LH 6. maila bitarteko haur eta gaztetxoek izango dute bertan parte hartzeko aukera, eta ikasleek beren adin tartera egokitutako distantzia osatu beharko dute.

Orioko Kros Txikian izena-emateko epea zabalik dago dagoeneko, eta Zaragueta Herri Eskolako zuzendaritzan edo 943-899242 telefono zenbakira hots eginda, Karela Kiroldegian edo Orioko Kultur Etxean izango da horretarako aukera. Horrez gain, jakinarazi dute, egunean bertan ere izena emateko aukera irekiko dutela 10:30etik lasterketa hasi bitartean. 

DISTANTZIA TAULA
HH 2 eta 3 - 100 metro
HH 4 eta 5 - 150 metro
LH 1. eta 2. maila - 300 metro
LH 3. eta 4. maila - 600 metro
LH 5. eta 6. maila - 1000 metro

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide