Orioko arraunlariak Ordizian izan dira errugbian entrenatzen

Karkara 2019ko mai. 2a, 17:30

OAEko senior mutilek entrenamendu saio berezia egin dute Altamiran: errugbian aritu dira Ordiziako Ampo taldekoekin. Pasa den astean, ordiziarrak bertaratu ziren Oriora.

Atzo, asteazkena, Altamira zelaian (Ordizia) izan ziren Orio Arraunketa Elkarteko senior mutilak. Entrenamendu berezia egin zuten bertan; izan ere, errugbian aritu ziren bertako Ampo taldekoekin. Pasa den astean, ordiziarrak bertaratu ziren Oriora. Hala, bi taldeek nola jarduten eta lan egiten duten erakutsi diote elkarri.

Irudiak: Goierriko Hitza

Ikusi argazki guztiak Goierriko Hitzan

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide