2019ko udal hauteskundeak

EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztuko du ostiral arratsaldean, Herriko Plazan

Karkara 2019ko mai. 2a, 12:18

EH Bildutik adierazi dute, "Udalak eta Orioko herriak ezinbestean behar duen aldaketa gidatuko duen talde-proiektua" dela koalizioarena.

Orioko EH Bilduk udal hauteskundeetara aurkeztuko duen taldearen jendaurreko aurkezpena egingo du ostiralean, 19:00etan hasita, Herriko Plazan. Orioko EH Bilduk jakinarazi duenez, “Udalak eta Orioko herriak ezinbestean behar duen aldaketa gidatuko duen talde-proiektua da gurea”. Anuska Esnal izango da EH Bilduren alkategaia, eta haren bueltan osatutako taldea “anitza, sendoa eta orekatua” dela nabarmendu dute koaliziotik.

Bestalde, jakinarazi dute aurrez eragileekin egindako bilera "emankorren" ondotik, talde-hautagaitza jendaurrean aurkeztuko da hauteskunde kanpainan erabat murgildu aurretik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide