Txurrumuskiren 20. urteurrena ospatuko dute larunbatean

Karkara 2019ko api. 30a, 15:30

1998an sortu zuten Txurrumuski aisialdi elkartea. (Txurrumuski)

Txurrumuski aisialdi elkarteak 20 urte beteko ditu aurten. Larunbatean egingo dituzte ospakizun jarduerak, eta besteak beste, haur eta gazteentzako jolasak eta taldearen parte izan diren begirale guztien bazkaria izango dira.

1998. urtean sortu zuten Txurrumuski aisialdi elkartea Orion. "Hasiera horretan begirale eta boluntario gisa jardun zirenen ilusioa eta gogoa" ondorengo belaunaldiek jaso eta pasatu dutela adierazi dute taldeko kideek, "urtez urte". "Herritar asko igaro gara taldetik", gehitu dute.

Txurrumuskik 20 urte beteko ditu aurten, eta larunbatean, maiatzak 4, ospatuko dute. 11:30ean emango diete hasiera ospakizun jarduerei; haur eta gazteentzako txokoak eta jolasak izango dira Orioko plazan, 13:00ak arte. Jarraian, taldearen parte izan diren begirale guztiak elkartu eta Errota gaztetxean bazkalduko dute. Bazkalostean, aldiz, poteoa egingo dute Orioko kaleetan barrena, trikitilariekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide