Txurrumuskik aurkeztu du udako eskaintza

Karkara 2019ko api. 30a, 11:04

Txurrumuskiren udako ekintzetan parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 18an, larunbatean, 11:00etatik 12:30era, edo 22an, asteazkenean, 18:00etatik 19:30era eman dezakete izena, gaztelekuan.

Txurrumuskik uda parterako hainbat ekimen antolatu ditu. Alde batetik, uztailaren 1etik 30era Uda Txokoa eta Udaleku Irekiak egingo dituzte, HH2tik LH6. maila bitarteko haurrentzat.

Bestetik, abuztuaren 1etik 14ra Gazte Abenturak antolatu dituzte, LH 3-6 maila arteko gaztetxoentzat. Abuztuan plazak mugatuak izango dira, beraz, parte hartu nahi dutenek, ahal duten azkarren eman beharko dute izena.

Izena-ematea
Txurrumuskiren udako ekintzetan parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 18an, larunbatean, 11:00etatik 12:30era, edo maiatzaren 22an, asteazkenean, 18:00etatik 19:30era eman dezakete izena, Gaztelekuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide