Orioko zortzikoak irabazi du XV. Pedro Abreu txapelketa Banyolasen

Karkara

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen senior mailako zortzikoa. (Joxemari Olasagasti)

Igande eguerdian jokatu zen XV. Pedro Abreu txapelketako final nagusia.

Asteburuan Pedro Abreu txapelketa jokatu da Kataluniako Banyolas herrian eta Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen zortzikoak lortu du garaipena.

Larunbatean sailkapen estropadak jokatu zituzten ontziek, eta igandean finalak. Oriotarren ontziak final nagusian parte hartu zuen, Banyoles, Labradores, Amposta, Embarcadero eta Sevillarekin batera, eta oriotarrak nagusitu ziren 06:05,85 denbora eginda. Bigarren izan zen Banyolasko zortzikoa lau segundora, eta hirugarren postua eskuratu zuen Labradores arraun elkarteko ontziak, 06:10,06 denborarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide