Herritarrak ari dira Espainiako Gorteetarako botoa ematen

Karkara

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde eguna da gaur, eta herritarrak normaltasunez ari dira botoa ematen. 20:00ak arte izango dute horretarako aukera.

Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna da gaur, igandea, eta herritarrek Kongresurako eta Senaturako ordezkariak aukeratuko dituzte. 09:00az geroztik, zabalik daude hautetsontziak, eta Orioko eta Aiako herritarrak ari dira apurka-apurka botoa ematen dagokien hauteslekuetan. Oro har, herritarren joan-etorria nabaria da, eta zenbaitetan ilararik ere sortu dira. Dena den, normaltasuna da nagusi hauteslekuetan.

Orion, 4.488 pertsona daude botoa ematera deituta, Aian, 1.546 eta herritarrek 20:00ak arte dute horretarako aukera, orduan itxiko baitituzte hautetsontziak. Urola Kostako Hitzak jarraipen berezia egingo du hauteskunde egunean zehar, eta emaitzen berri emango du iluntzetik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide