'Denbora izeneko leku bat' ikuskizuna eskainiko dute Etxeluzen

Karkara 2019ko api. 28a, 09:45

Kirgizistanera bidaiatu du aurten Joseba Iztuetak, eta bertan bizitakoa jaso du Denbora izeneko leku bat emanaldian, zuzeneko musika eta narrazioa uztartuz. Ostiral honetan izango da saioa.

Joseba Iztueta gabiriarrak Kirgizistanera egin du bidaia aurten, Lenin (7.134 m) eta Khan Tengri (7.010 m) mendiak igotzeko asmoz. Bertan bizitakoa jaso du Denbora izeneko leku bat ikuskizunean, zuzeneko musika eta narrazioa uztartuz.

Maiatzaren 3an, ostirala, Orioko Etxeluze Gaztetxean eskainiko du emanaldia Iztuetak. Berak egingo du errezitaldia, eta zuzeneko musika entzuteko aukera ere izango da. 22:00etan hasiko da saioa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide