Mikel Orbañanosek kontratua berritu du Hondarribia Arraun Elkartearekin

Karkara 2019ko api. 26a, 11:45

Mikel Orbañanos Hondarribiko senior gizonezkoen entrenatzailea. (@HondarribiaAE)

Akordio berriaren arabera, Mikel Orbañanos gutxienez 2021. urteko denboraldia amaitu arte izango da Hondarribia Arraun Elkarteko senior gizonezkoen entrenatzailea. 

Hondarribia Arraun Elkarteak jakinarazi duenez, Mikel Orbañanosek kontratua berritu du taldearekin. Akordio berriaren arabera, oriotarra gutxienez 2021. urteko denboraldia amaitu arte izango da Hondarribiko senior gizonezkoen entrenatzailea. Beraz, bi denboraldi gehiago egingo ditu bertan.

Orbañanos 2002. urtean hasi zen Hondarribiko seniorren entrenatzaile moduan; hala, aurte 18 urte beteko ditu seniorren gidaritza lanetan. HAEko arduradunen arabera, "Hondarribian egindako ibilbide luzean, harrobiko hainbat eta hainbat arraunlari lehen taldean sendotzea" lortu du oriotarrak. Bestalde, traineruan lortutako garaipenak ere azpimarratzekoak direla adierazi dute, hala nola, TKEko hiru liga (2006, 2014 eta 2015), Kontxako hiru bandera (2005, 2013 eta 2018), Espainiako bi txapelketa (2012 eta 2016) eta Euskadiko bost txapelketa (2004, 2005, 2006, 2016 eta 2018).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide