Bihar emango dute 'Lou' dokumentala Etxeluzen

Karkara 2019ko api. 24a, 15:30

Egileen arabera, 80 hamarkadan "emakumeak eszenarioetan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala" da. Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztu dute Lourdes Olangua abeslariari buruzko ikus-entzunezkoa, eta Etxeluzen izango dira biharko emanaldian.

Usua Garin, Andrea Lopetegi eta Izotz Barrio zarauztarrek ekoiztu dute Lourdes Olangua abeslariari buruzko dokumentala; Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian. Egileen esanetan, "emakumeak eszenarioetan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala" eta "euskaraz abestearen erabakiari eta garai hartan jarrerak eta estetikak izan zuten garrantziari buruzkoa" da ikus-entzunezko lana.

Bihar, osteguna, Orioko Etxeluze Gaztetxean emango dute 19:00etan, Xaltxerak emakume taldearen eskutik. Bertan izango dira egileak, soladaldia egin ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide