Orioko infantil nesken A eta B eskubaloi taldeak Portugalen izan dira bost egunez, hain zuzen, Oporton. San Joao de Madeira eskubaloi txapelketan parte hartu dute, eta "esperientzia paregabea" izan dela azaldu dute, "kirol arloan zein bizipen arloan".
Guztira 16 talde izan dira txapelketan. Orioko A taldeak seigarren postua eskuratu du, eta B taldeak zortzigarrena. Bi taldeek "maila ona" eman dutela iritzi dute Orioko taldeetako arduradunek, eta "aipamen berezia" egin diote B taldeari, "guztiak lehenengo urteko infantilak direlako".
Bestalde, "aste osoko datu negatibo bakarra" June Amilibiak osteguneko partidan min hartu izana dela adierazi dute: "Animo asko berarentzat Orioko eskubaloi sailaren partez. Seguru gaude laster izango dela berriz pistan bihurrikeriak egiten".