Orio Arraunketa Elkartekoek hainbat estropadetan parte hartuko dute datorren asteburuan. Apirilaren 27an eta 28an, larunbata eta igandea, Espainiako Batel Txapelketa jokatuko dute Vigon (Galizia), eta bertan izango dira Orioko kadete eta jubenil neskak. Mutilen absolutuen zortzikoak, aldiz, asteburu honetan emango dio amaiera aulki mugikorreko denboraldiari, Banyolesen (Herrialde Katalanak). Pedro Abreu memorialean arituko dira.
Bestalde, apirilaren 28an, igandea, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 7. jardunaldia jokatuko dute Orion. 11:00etan hasiko dira estropadak. Maiatzari dagokionez, maiatzaren 1ean, asteazkena, hasiko da aurtengo Gipuzkoako Trainerila Liga. Orioko senior mutilek eta neskek parte hartuko dute, eta maiatzeko asteburu guztietan izango dituzte jardunaldiak.