Urtero bezala, Aste Santuan dator haur eta gaztetxoentzako futbol festa Astiko zelaietara. Ostiral goizean, apirilak 19, kimu mutilek jokatuko dute Jose Angel Iribar Txapelketa. Ostiral arratsaldean, iaz bezala, infantil nesken txanda izango da: Emakumezkoen II. Txapelketa izango da Astin. Azkenik, larunbat goizean, apirilak 20, Gonzalo Urkia Txapelketan parte hartuko dute infantil mutilek.
Hauek dira Zarautz Kirol Elkarteak futbolari gazteentzat antolatutako hiru txapelketetako xehetasunak:
XV. Jose Angel Iribar Txapelketa
Eguna: apirilak 19, ostirala
Ordua: 09:30
Maila: kimu mutilak, 2007an eta 2008an jaiotakoak
Parte hartzaileak:
- UDA Aretxabaleta
- CD Arnedo
- Athletic Club
- Aurrera Ondarroa KE
- Danena KE
- SD Euskalduna
- Lekeitio FT
- Ordizia KE
- Orioko FT
- Real Sociedad
- Tolosa CF
- Urola KE
- Zarautz KE A, B, C
- Zumaiako FT
Emakumezkoen II.Txapelketa
Eguna: apirilak 19, ostirala
Ordua: 15:30
Maila: infantil neskak, 2005ean eta 2006an jaiotakoak
Parte hartzaileak:
- CD Mariño
- Goierri Gorri FK
- Real Sociedad
- Zarautz KE A
- Zarautz KE B
- Zumaiako FT
XIII. Gonzalo Urkia Txapelketa
Eguna: apirilak 20
Ordua: 09:00
Maila: infantil mutilak, 2006an jaiotakoak
Parte hartzaileak:
- CD Anaitasuna
- Aurrera Ondarroa KE
- CD Baztan
- SD Euskalduna
- Lekeitio FT
- Lengokoak KE
- Orioko FT
- Real Sociedad
- Zarautz KE A
- Zarautz KE B