Gipuzkoako zortzikoen txapelketa irabazi du Orioko seniorren lehenengo taldeak

Karkara

Orion izan da gaurko zortzikoen aulki mugikorreko Gipuzkoako txapelketa. (OAE)

Senior mutilek Orion jokatu zuten zortzikoen aulki mugikorreko Gipuzkoako txapelketa, atzo goizean. Orioko lehenengo taldea gailendu zen, eta hirugarren egin zuten bigarren taldekoek.

Atzo, igandea, zortzikoen aulki mugikorreko Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten senior mutilek, Orion. 11:30ean eman zioten hasiera probari, eta Orio Arraunketa Elkarteko seniorren lehenengo taldea gailendu zen (04:16'25). Hondarribikoek eskuratu zuten bigarren postua (04:17'90); eta Orioko bigarren taldeak, aldiz, hirugarren egin zuen (04:35'25). Hala, bi domina geratu dira etxean; urrea eta brontzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide