Kinto afaria egingo dute 1982an jaiotako oriotarrek

Karkara

Aiako Errota erretegian izango da afaria, eta izen-emate epea ireki dute dagoeneko.

1982an jaiotako oriotarrek kinto afaria egingo dute maiatzaren 25ean, larunbata. 19:00etan Errusta tabernan jarri dute hitzordua, eta Aiako Errota erretegian afalduko dute gero. Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman dezakete dagoeneko, Olatu goxoki dendan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide