Espigoitik hondartzara jaisteko eskaileratan baranda jartzeko eskatu diote udalari

Karkara 2019ko api. 13a, 13:00

Adinekoen soinketa taldeko kideek egin dute eskaera Orioko Udalean.

Orioko espigoiaren erdi aldean hondartzara jaisteko eskailera batzuk daude, eta adinekoen soinketa taldeko kideek eskailera horietan baranda jartzeko eskatu diote Orioko Udalari. Izan ere, uste dute, eusteko barandarik gabe, mugikortasun arazoak dituzten herritarrek "oreka galduta, erortzeko eta min hartzeko arriskua" dutela eremu horretan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide