Jon Azkueren Bidasoa-Irun taldeak Errege Kopako final laurdena jokatu du gaur

Karkara 2019ko api. 5a, 14:58

Bidasoa-Irun taldeak Liberbank-Cuenca izango du aurkari, eta ETB 1ean partida zuzenean ikusteko aukera izango dute herritarrek, 18:30etik aurrera.

Jon Azkue oriotarraren Bidasoa-Irun taldea Espainiako Errege Kopako final laurdena jokatuko du gaur arratsaldean, Liberbank-Cuenca taldearen aurka. 18:30ean hasiko da partida, eta ETB1ean zuzenean emitituko dute. Gainera, EITBtik jakinarazi dute Bidasoa-Irun taldea finalerdiak eta finala jokatzeko sailkatzen bada, zuzenean eskainiko dituztela partidak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide