EGITARAUA
Korrika Txikia goizean
Korrika Txikia goizeko 11:00etan abiatuko da Bikamiotatik eta ibilbide bat egingo du herriko kaleetan barrena, bi eskoletako haurrekin. Bukaera Herriko Plazan emango zaio 12:00ak inguruan. Ahal duten guraso guztiak ere gonbidatuta daude parte hartzera. Lehenbizi ikasle zaharrenak abiatuko dira eta azken metroak bi ikastetxeetako txikienek egingo dituzte.
KORRIKA 13:45ean iritsiko da plazara
KORRIKA Zarauztik barrena etorriko da aurten eta 13:45ean du ordua Orioko plazara iristeko. Oriotarrek Xuai gainean hartuko diete lekukoa zarauztarrei eta Aginagaraino eramango dute, han Usurbildarrei emateko. KORRIKAk 10 kilometro egingo ditu Orion eta talde hauek eramango dute lekukoa:
2024 km (Xuai gainean hasita): Orain plataforma.
2025 (harrobia): Orioko Arraunketa Elkartea
2026 (Xuai-Aitzondo): Talai Mendi elkartea + Orioko AEK
2027 (tren-geltokia): Txurrumuski aisialdi-elkartea + Ametsa gaztelekua
2028a (Herriko Plaza): Harribil dantza-taldea + KARKARA taldea
2028b (Bikamiota): Herrio natur taldea + EH Bildu
2029 (Herriko Plaza): Gaztetxea + Saltxerak emakume-taldea
2030 (Etxeluze gaztetxea): EAJ + Toki Alai elkartea
2031 (Ortzaika): Zaragueta Herri Eskola
2032 (Botaleku): Orioko Herri Ikastola
2033 (Saikola): Orioko Herri Ikastola
Orio eta Azkoitiako bertsolarien arteko saioa
Errikotxia bertsozale elkarteak antolatutako bertso-saioa Gabon tabernako tunelean egingo da, 19:00etan hasita. Orioko eta Azkoitiako bertsolari hauek parte hartuko dute: Iñaki Gurrutxaga (Orio), Egoitz Eizagirre (Orio), Unai Izagirre (Azkoitia) eta Eneritz Artetxe (Azkoitia).
Afaria eta bertso zaharrak. Txartelak salgai dagoeneko
Eguneko programari bukaera emateko, Korrikazaleen afaria izango da Gure Etxea elkartean, 21:00etan hasita. Hau izango da menua: entsalada, gisatua eta gazta intxaurrekin. Afalostean Errikotxiako kideek bertso zaharrak abestuko dituzte, Imanol Urkizuk gitarrarekin lagunduta.
Korrikazaleen afarian parte hartzeko txartela aldez aurretik erosi behar da kultur etxean edo Kolon Txiki tabernan. Txartela 15 eurotan dago salgai dagoeneko eta interesa duenak hobe du azkar ibiltzea, mugatuta daude-eta (guztira, 60 afari-txartel jarri dira salgai).