Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da asteburuan San Pedron

Karkara 2019ko api. 5a, 12:00

Larunbatean sailkapen estropadak jokatuko dira, eta igandean finalak.

Gipuzkoako Batel Ligan pasa den asteburuan eman zitzaion bukaera, eta larunbatean eta igandean Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da, Pasai San Pedron.

Larunbatean sailkapen estropadak jokatuko dira, 10:30ean hasita. Igandean, berriz, finalak izango dira, ordu berean. Orio Arraunketa Elkartetik jakinarazi dute, zazpi kategoria desberdinetan ontziak aurkeztuko dituela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide