OBBk asteburuko bi partidak galdu ditu Fenix taldearen aurka

Karkara 2019ko api. 3a, 17:00

Sailkapenean oriotarrak zortzigarren postuan kokatuta daude, eta donostiarrak izango dituzte aurkari hurrengo jardunaldian.

Igandekoa jardunaldi "zaila" izan zen OBBrentzat, Valentziako CS Fenix taldeak jardunaldiko bi partidak irabazi baitzituen, Mendibeltz zelaian.  

Jardunaldiko lehen partida ondo hasi zuen OBBk. "Defentsan lan bikaina egin genuen lehen sarreran, eta valentziarrek karrera bakarra lortu zuten. Erasoen ere ez genuen amore eman, eta Igone Etxeberriaren eta Ainara Larrazaren hitei esker berdinketa lortu genuen". Dena dela, bosgarren sarreran Fenix taldeak bateatzen lan bikaina egin zuen, eta markagailuan aurreratu ziren. Partida 1-6 irabazi zuten valentziarrek. 

Bigarren partidan ere ez zuen zorterik izan OBBk, eta partida 0-8 emaitzarekin amaitu zen bosgarren sarreran. Dena dela, OBBtik pare bat jokalarik egindako lana azpimarratu dute:  "aipatu beharra dago Uxua Zorozak bateatzen egindako lan aparta, 4 hit lortu baitzituen. Era berean, Ainara Larrazak bateatzen kolpe hirukoitza egin zuen eta Carla Novellak berriz bikoitza".

Oriotarrak zortzigarren
Sailkapenean oriotarrak zortzigarren postuan kokatuta dago OBB. "Espero dugu hurrengo jardunaldian zorte gehiago izatea donostiarren aurka".

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide